Nafarroako Eskolarteko finala eta Otxandioko uztabarritzen saioa

Hitza Jolas - A podcast by EITB Radio Televisión Pública Vasca

Podcast artwork

Lesakan jokatu da "oinak buruan" Nafarroako eskolarteko bertsolari txapelketako finala eta podcast honetan batu ditugu finaleko hainbat bertsoaldi. Nafarroatik Bizkaira ere egingo dugu; Otxandioko Andikona Plazan "Durangaldea Uztabarritzen" egitasmoari zegokion bertso-saioko aleak ere berreskuratuz. Bidean baina, Gipuzkoatik iritsi zaigu Bederatzikoa, Julen Goñik osatua. Aurkezlea: Eneritz Gorrotxategi Zuaitz.